Nor gara

Errefortzu klaseetan urte luzez aritu ondoren, aspladiko ametsa bete dugu geure ikastegia irekirik. Laguntza hasierako mailetatik eskaintzen dugu ikasleekin konfiantzazko harremana sortzeko denboran zehar. Proiektu honekin aurrerapauso bat eman nahi izan dugu, ikasteko nahiz irakasteko teknika aurreratuak darabiltzan ikastegia sortuta.

EREDU BERRIA

Ikasberrik ideia berriak dakartza aski tradizionala izan ohi den esparru batera. Ohiko akademiek darabilten talde txikien aldeko apustua egin arren, metodo berri bat jarri nahi dugu martxan, teknologia baliatuz eta familiekin zein irakasleekin harreman estua sortuta.

Informazioa gehiago nahi izanez gero, jarri gurekin harremanetan.

Edo bestela kontsultatu gure zerbitzuak edo galdetu edozein irakasgairi buruz.